Madrileko EAJ parlamentari-senatarien bisita

2010/02/19 00:00:00 GMT+1
Makina Erremintaren Clusterrak ordezkatuz, AFMko Presidente eta Zuzendariarekin batera taldeak Ibarmia, Juaristi, Goratu eta Danobat Railways System enpresez gain, IMH eta Makina Erremintaren Museoa bisitatu dute.

AFM-Makina Erremintaren Clusterraren eskutik, enpresak bisitatzeko antolatutako programaren barruan gaur IMH eta Museoa bisitatu dute Madrilgo EAJ parlamentari eta senatari talde batek. IMHn aukera izan dugu motzean gaur eguneko beharrak azaltzeko, besteak beste gobernuaren laguntza beharra enpresa, langile eta langabetuen aldetik izaten ari garen prestakuntza iraunkorraren eskaerari irteera egokia emateko eta baita Asmaola proiektuaren inguruan, enpresa txiki eta ertainei hauen prozesuen hobekuntzaren bidez berrikuntza ekarriko duena.

Bisitaren amaieran, Elgoibarko Alkateak Makina Erremintaren Museoko "korapiloa" izeneneko oroigarri bat eskaini die Udalaren izenean.


Josu Erkorekak bisita azaldu du blogean ...