LH irakasleen barne formakuntza: automatizazioa

2025/07/09 11:40:34 GMT+2
Etengabeko irakasleen prestakuntzari ematen diogu garrantzia, gure ikasleei kalitatezko hezkuntza eskaintzeko.

Barne formakuntzaren aldeko apustua IMH LHII, Lanbide Heziketan: Automatizazioko saioak irakasleentzat.

IMHko Lanbide Heziketako irakasle-taldeak automatizazioaren arloko barne formakuntza saioak jaso ditu azken asteotan, prestakuntza pedagogikoa eta teknikoa etengabe eguneratzeko helburuarekin.

Mekatronikako irakasleek bultzatuta, formakuntza saio hauek hidraulika, pneumatika eta PLC sistemen inguruko edukiak jorratu dituzte, gure eguneroko jardunean aplikagarriak diren ezagutza eta tresnak landuz.

Jarduera hau barne formakuntza sustatzeko estrategiaren baitan kokatzen da, eta irakasleen arteko lankidetza, ezagutza partekatzea eta etengabeko hobekuntza bultzatzen ditu.

IMH-n etengabeko prestakuntzari ematen diogu garrantzia, gure ikasleei kalitatezko hezkuntza eskaintzeko bidean.