LGTBI+ fobiaren aurkako egunarekin bat

2023/05/17 21:43:25 GMT+2
IMH Campusen eta Elgoibarren antolatu ditugun ekintzak.

Maiatzaren 17an LGBTQ+ fobiaren kontrako eguna izanik, eta BALIOAK 4.0 barruan eta BERDINTASUN PLANARI jarraituz, IMH Campuseko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko ikastorduetan ikasleekin bideo hau ikustea eskatu diegu (BARRE LIBREA Telesaioaren ''Begietara begiratuko bazenute hankartera begiratu beharrik ez zenukete izango'', Aitziber Garmendiaren eskutik (ikusi azpian).

Bestalde, elkarretaratzeei dagokionez, Elgoibarren egunean zehar egin diren bi kontzentrazioaren deia egin dugu:

  • Elgoibarko Institutuko hezkidetza taldeko ikasleek deitutako konzentrazioa, 12:00etan Kalegoen plazan. Ikusi barreneko albistea
  • Elgoibarko LILAK antolatua, 19:00etan Elkarretaratzea Kalegoen plazan. Ikusi LILAren ekintzak

Eta azkenik, ekainaren 12an, 9:00-11:00etara HIRUKI LARROXAREKIN ANIZTASUNARI BURUZKO TAILERRA IZANGO DUGU IMH Campusen, nahi duenarentzat irekia. Etortzeko asmoa baduzu idatzi berdintasuna@imh.eus helbidera.