Lehen mailako tutoreekin lehen bilera
2010/11/30 00:00:00 GMT+1
Elgoibarko Txandakako IMH Ingeniaritzan ikasleen promozio berriei harrera egiten zaien bezala, hauen enpresako tutoreekin ere egiten da saio berezi bat lehen urtean, txandakatze sistema ongi barneratzeko helburuarekin.
Txandakako IMH Ingeniaritzako 15. promozioaren alternantzia abiatuta, enpresa berrietako tutore talde batekin egin zen bilera azaroaren 29an IMHn, prestakuntzaren xehetasunak ezagutu ahal izateko.
Bazkari batekin hasi zuten jardunaldia, ondoren IMH eta Makina Erremintaren Museoko Instalazioak bisitatu eta azkenik arratsaldean bilera egin zen, ikasleek parte-hartzearekin. Aurtengo esperientzadun tutore gonbidatua HRE Hidraulik-eko Gerente den Mikel Ezenarro izan da, aurreko promozioetako tutore izanik, bere kasuaren adibidea emateko. Saio hau berriz ere urtarrilean errepikatuko da, beste tutore talde batekin.