Learn&Fly project Erasmus+ topaketa Matosinhos Porto-n
  
    
      
        
          2018/07/23 00:00:00 GMT+2
        
      
    
  
 
  Proiektu honen bidez aeronautika sektore indartsuaren beharrei erantzuteko ariketa-material berritzaileak sortuko dira irakaskuntzarako. 
                
              Goizalde Santamarina, IMHko aholkulari seniorra, Matosinhos-PORTOn izan zen uztailaren 18-19-20an  Learn&Fly Erasmus+ proiektuko topaketan (*). Aeronautika munduan inspiratuz eta irakaskuntza metodo berritzaile eta erakargarrien bidez, ikasleen teknologia, ingeniaritza eta matematiken trebetasun gabeziei aurre egiten saiatuko gara Learn&Fly bazkideak. 
Learn&Fly proiektuak sortuko dituen ariketen eta materialen helburua izango da hegazkin bat eraikitzea, materiale soilak erabiliz, eta horrela funtzionatzen duela egiaztatu, hegan egiteko gai dela, alegia. 
* Otsailean Learn&Fly proiektuaren bigarren topaketa burutu zen IMHn
 
     
    