Laugarren postua IMH Sanlorentzat Euskadiko Txapelketan

2012/04/22 23:00:00 GMT+1
Euskadiko Txapela Zarauztarrentzat izan da, bigarren Zuazo Barakaldokoak eta hirugarren Bera Bera Donostiarrak izan dira. Laugarren postua, beraz Elgoibartarrentzat. Emaitza hauekin Elgoibarkoak hurrengo fasetik kanpo gelditu dira.

Aurreko aste buru gogorra izan da Sanloko IMH kadete neskentzat, eta zorteak ez zion lagundu ostiralean jokatutako partidan Zarautzen kontra 20-23 galduz. Emaitzak ez-ustean harrapatu zituen eta larunbatean irabazteko partida izan bazen ere, Bera Berak bigarren parteko azken aldera indarrak atera eta Elgoibarri 5eko aldea atera zionean, zaila izan zuen IMHk aldea murriztea eta azkenean 20-22rekin amaitu zuen.

Pasa den igandean, Zuazorekin partidaren hasieran eutsi bazioten ere, kontrako emaitzek nesken itxaropena desagertarazi zuen eta hirugarren partida hau ere eskuetatik joan zitzaien 24-13 emaitzarekin.

Ezin dugu ahaztu IMHkoek egin duten denboraldi bikaina, beraz, aupa neskak, eutsi goiari eta zorionak iritsi zareten tokira iristeagatik!