Lantegi Digitaleko AIMM proiektua finalista Factories of the Future Awards sarietan

2022/03/31 16:12:52 GMT+2
"Errendimendu handiko fabrikazio malguko zelularen" proiektuak aitortza jaso du "Best Robotics Project" kategorian.

"Errendimendu handiko fabrikazio malguko zelularen" proiektua, finalista gelditu da Bartzelonako Factories of the Future Awards 2022 sarietan, Best obotics Project kategorian.

IMH Campuseko Iñigo Sesar Gil eta Beñat Gallastegi lankideak Bartzelonan izan dira sari banaketa ekitaldian aitortza jasotzen.
Zorionak IMH Campuseko Lantegi Digitaleko talde osoari!

Proiektu honetan, SmartPM enpresarekin elkarlanean garatutako #AIMM (Autonomous Industrial Mobile Manipulator) robot berri bat garatu dugu, fabrikazio malguko zelula batean integratuz, biltegi automatizatu batez eta hainbat mekanizazio-makinaz osatua. Bere berrikuntza nagusia aztarna murriztea da, robotaren abiadura eta doitasuna areagotzea, eta robotaren eta makinen arteko komunikazioa hobetzea, prozesu osoa software modular batekin kontrolatuz.

Kontuan izan behar dugu enpresa batzuek AIMM robotak erabiltzea erabakitzen dutela, hainbat eragiketa konplexurekin serie laburragoak eta pieza oso desberdinak ekoitzi behar dituztenean. Horrela, malgutasun handiagoa eta eskaeren aldaketetara egokitzeko gaitasuna lortzen da.

Hala ere, AIMM askok aztarna handia dute, abiadura txikietan mugitzen dira, doitasun-lanak egiteko mugak dituzte, eta programazio-lengoaia fabrikatzailearen mende dago.

Gure proiektuarekin eta lortutako aurrerapenei esker, enpresek fabrikazio-prozesuen eraginkortasuna eta produktibitatea handitu ahal izango dute, eta, aldi berean, ekoizpenaren malgutasuna eta kalitatea handitu. Gainera, espazioa hobeto aprobetxatu ahal izango dute eta prozesuak optimizatzeko tresnak izango dituzte.

Lan bikaina!

 

AIMM proiektuari buruz...