"Lanpostuarean ebaluazioa, pertsonen motibazioaren erreminta", Incressek TVArekin batera egindako jardunaldian arrakasta.

2006/05/18 23:00:00 GMT+1
Metalgintzako berrogei eta hamar enpresarik parte hartu zuten Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzak Cebeken antolatu eta Incressek eman zuen jardunaldian.

Joan den maiatzaren 17an egin zen jardunaldian, Incresseko Roberto Altzerreka aholkulariak azaldu zuen funtsezko gaitasunen inguruko lanak zein punturainoko lehentasuna duen organizazio berritzailearentzat.

Bestalde, ZF LEMFORDER TVA, S.A.-ko , zuzendari kudeatzaileak, Julian Hernandok, azaldu zuen nola Lanpostuaren ebaluazioa, INCRESSekin batera bere enpresan ezarria, autokudeaketa logika barrutian kokatzen dela, erakundea lehiakorragoa izatea lortzeko.

Bere partetik, Mariano Iriartek, Incresseko zuzendariak adierazi zuen egun Lanpostuaren Ebaluazioa zergaitik den dinamika garrantzitsuenetako bat pertsonen kudeaketan.

Amaitzeko, Goizalde Santamarina, Incresseko formazio arduradunak kasu praktiko baten garapena egin zuen, motibazioa lantzeko Incressek darabilen lanpostuko ebaluazioaren metodologiaren aplikazio baten bidez.

Entzuleek interes handiarekin jarraitu zituzten hitzaldiak. INCRESSek, gaitasunen identifikazioa eta garapenean espezializatutako IMHko taldea, hartu duen compromezua hareagotuz doa pertsonen kudeaketaren berrikuntza esparruan, horretarako Gaitasunen Kudeaketa eta honekin lotuta dauden giza baliabideetako prozesuetan oinarrituz.