Langileentzako Heziketa Iraunkorreko ikastaro programa berria martxan
2003/07/02 00:00:00 GMT+2
Langileentzako ikastaroen uztailetik abendura tarteko programa berria martxan dago jada.
Lan arriskuen prebentziorako postgradua planifikatuta dago, errelebotako 3 ikastaro egongo dira, aurrekoaren arrakasta ikusita, eta kurtso berrietatik aipagarriak dira diseinu arloko "unigraphics" eta "cad pro-engineer" eta fabrikazio arloko "mozketa baldintzak". Guztira 9 arlo ezberdinetan (diseinua, fabrikazioa, mantenimendua eta muntaia, kalitatea, giza baliabideak, marketina, segurtasun eta higienea, antolaketa industriala eta informatika) 135 ikastaro daude antolatuta.