Langileentzako Heziketa Iraunkorreko 2005ko ikastaroen programa berria

2005/01/03 00:00:00 GMT+1
Hobetuz-ek % 100ean subenzionatzen dituen Katalogo modularreko ikastaro libreak eskaintzen ditu IMHk: hauen bidez, langileek kualifikazio profesionala eta azken finean Titulo Ofiziala lor dezakete.

Uztailera arte 240 ikastaro programatu dira langileei zuzenduak, diseinua, fabrikazioa, mantenimendua eta muntaia, metrologia, kalitatea, giza baliabideak, marketina, segurtasun eta higienea, antolaketa industriala informatika eta elearning arloetan.

Guztira 30 ikastaro berri sortu dira, hauetatik aipagarriak zizailaketa, tolesketa eta puntzonaketa fabrikazioan, Catia V5 HD2 diseinuan, Profibus DP Siemens mantenuan, ISO tolerantziak metrologian, berrikuntzaren kudeaketa integrala antolaketa industrialean, besteak beste.

Seihileko honetan garrantzi handia izango dute Euskal Herriko Kualifikazio profesionalen Sisteman oinarritutako Katalogo Modularreko ikastaroek; izan ere, Lanbide Gaitasuna Egiaztatzeko Egitura martxan jartzeak aukera eman die langileei ezagutzak eta gaitasunak lortu edo osatzeko, eta modu horretan eskuratu dagokien kualifikazio profesionala eta Titulu ofiziala.

Horregatik, langile guztiak animatu nahi ditugu lanbide heziketako tituluarekin haien eskarmentua eta prestakuntza egiaztatu nahi badute, IMHra hurbildu eta dituzten aukerei buruzko informazioa jasotzera.

Ikastaro hauengatik subentzioa jaso dezakete:

  • Langileek: Katalogo Modularreko ikastaroak Hobetuzen bidez (katalogoan KM bezala agertzen dira), eta Kontratu Programakoak Estatuko FTFE-Fundación Tripartita para la Formación en el Empleo eta Europako Gizarte Funtsaren bidez (katalogoan KP bezala agertzen dira), azken hau Metaleko langileentzat bakarrik.
  • Enpresek: Gizarte Segurantzaren kotizazioa bonifikatzeko sistema erabil dezakete, bai indibidualki, baita IMHk sortutako Enpresen Elkartearen bitartez ere.

Informazio gehiago lortzeko...: edo 943 74 82 66 telefonoan (Leire edo Anegatik galdetu).