Langileentzako Heziketa Iraunkorreko 2004ko ikastaroen programa berria
Datorren urteko urtarriletik uztailera arte 180 ikastaro programatu dira langileei zuzenduak, diseinua, fabrikazioa, mantenimendua eta muntaia, metrologia, kalitatea, giza baliabideak, marketina, segurtasun eta higienea, antolaketa industriala eta informatika arloetan.
Diseinuari dagokionean 11 ikastaro berri sortu dira, eta fabrikazioan abiadura handiari buruzkoa eta fresagailuko mozteko erremintei buruzkoak dira aipagarriak.
Programatutako ikastaroetatik 50, Katalogo Modularreko fabrikazio elektromekanikoaren arloan kokatutako prestakuntza kredituen sisteman kokatuta daude. Ikastaro hauek Hobetuzek eta Eusko Jaurlaritzak subentzionatzen ditu eta, formazio ibilbide baten bitartez, inguruko lan-postuetarako beharrezkoak diren ezagutzak lortzen laguntzen dute.
Telefonoa: 943 74 82 66 (Leiregatik galdetu).