Langile eta langabetuentzat IMHko ikastaro berrien Katalogoa

2007/12/28 01:00:00 GMT+2
IMHk guztira 240 ikastaro programatu ditu urtarriletik uztailera bitartean alor ezberdinetan, 13 berriak izango dira eta badira euskaraz emango direnak.

Deskargatu hemen katalogoa...


Aurtengo berrikuntza nagusia izango da langabetuek ere plazak izango dituztela gordeta prestakuntza iraunkorreko ikastaro guztietan (orain arte langileentzat soilik izaten zen).

Aurrekoetan bezala, langileek Euskal Herriko Kualifikazio Profesionalen Sisteman oinarritutako Katalogo Modularreko ikastaroak eskuragarri dituzte. Ikastaro hauen bitartez langileek ezagutzak eta gaitasunak lortu ditzakete eta baita Lanbide Gaitasuna Egiaztatzeko egituran sartu ere dagokien kualifikazio profesionala eta Titulu Ofiziala lortzeko.

Ikastaroak ondorengo alorretakoak dira: Diseinua, Fabrikazioa, Mantenimendu eta Muntaia, Metrologia, Kalitatea, Marketing-a, Giza baliabideak, Industria-antolaketa, Informatika eta Segurtasun eta Higienea. Erreleboetan lan egiten dutenentzat propio prestatu da Metrologia arloko ikastaro bat. Bestalde, Fabrikazio alorrean badira ikastaro laburrak, 16 ordutakoak, 2 saiotan egingo direnak, egunetan luzatu beharrean.

IMHko web berrian eskura dago katalogoa eta bilatzaileren bidez ikastaroak erraz aurkitu ahal izango dira ( http://www.imh.es/prestakuntza-iraunkorra).

Beti bezala, ikastaroak 100%an subentzionatuta egongo dira Hobetuz, Enpleguan Prestatzeko Fundazio Tripartita FTFE eta Europako Gizarte Funtsak FSE lagunduta.