LANGABEENTZAT Metrologia, Abiadura Handia, CAM eta Muntai arloko ikastaroak DOAN

2016/10/25 23:00:00 GMT+1
LANBIDEK %100 diruz lagunduak dira eta guztiek enpresetan praktikak egiteko aukera ematen dute. Iazkoek bataz besteko laneratze tasa %70ekoa izan zen (ikastaro batzuetan %83koa)
  • INFORMAZIO ETA IZEN EMATE eta HARREMANETARAKO: 943 74 82 70 edo 943 74 41 32 (telefonoan Nora) nora[abildua]imh.eus edo sartu hemen

2016rako 6 ikastaro programatu ditugu IMHn.

 

Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa, Metrologia teknikaria (285 ordu) eta Ekipo ondasunen eta industria makineriaren muntaketa eta abiaraztea (610 ordu) dagoeneko martxan ditugu; CAM mekanizatuan teknikaria (220 ordu) eta Elektromekanika mantenuan teknikaria (400 ordu) azaroaren 14an eta hastekoak da eta ondoren, azaroaren 17an Abiadura haundiko eta errendimendu altuko mekanizatu bidezko fabrikazioa (590 ordu) hasiko da.

Ikastaro hauen bidez lana aurkitzeko aukerak handiak dira. Iazko emaitzak ikusita, eta industrian eskaerak gora doazela jakinik eta iazko emaitzak ikusita, langabezian bazaude benetan interesgarria izan daiteke zure etorkizuna bideratzeko.

Bestalde, enpresek ere ikastaro hauen bidez aukera aparta dute kualifikazio egokidun langilea aukeratzeko, ikaslea praktiketan hartu eta ezagutu ahal izango duzu, zure lanpostuen beharrei erantzun ahal izateko.