Lanbide Heziketaren Eusko Skills 2012: emaitzak

2012/05/11 23:00:00 GMT+1
IMHko heziketa zikloetako ikasleek emaitza bikainak lortu dituzte Ficoban jokatu diren Euskadiko probetan: urrea, zilarra eta brontzea.

Ikasle eta tutoreen hitzetan giro bikaina bizi izan dute egun hauetan Ficoban burutu den Lanbide Heziketako Eusko Skills 2012 olinpiadetan. Aurten ere lorpen handiak izan dituzte IMHko heziketa zikloetako ikasleek: CNC Torneaketa proban Iñaki Hernandezek urrezko domina lortu du eta Aritz Telleriak zilarrezkoa. Bestalde, CAD Diseinu mekaniko proban brontzezko domina Ismael Fernandezentzat izan da. Ikusi irabazleen zerrenda osoa...

Hurrengo pausoa Spain Skills izango da!

Zorionak beraz parte hartzaile guztiei eta bereziki IMHko taldeari!