Lanbide Heziketako Skills aitortza ekitaldiaren bideo-albistea

2011/05/25 23:00:00 GMT+1
Euskal Erkidegoko heziketa zikloetako ikasle, irakasle, ikastetxe, enpresa babesle eta agintariak elkartu ziren Eusko Jaurlaritzan Euskoskills eta Spainskills olinpiadetako aitortza egiteko

2011ko maiatzaren 20an Eusko Jaurlaritzako Lakuako Areto Nagusian elkartu ziren Euskoskills eta Spainskills olinpiadetako lana aitortzeko Euskadiko lanbide heziketako parte hartzaileak.  Ekitaldian Hezkuntza Saileko ordezkaritza zabala izan zen: Isabel Celaa Sailburua, Carlos Crespo Lanbide Heziketako Sailburuordea, Mari Jose Madariaga Lanbide Heziketako Zuzendaria, Jose Luis Elorza Etengabeko prestakuntzako Zuzendaria eta Euskadiko Skills antolatzaile ibili den Tknikako Iñaki Konde, besteak beste.

Madrilen apirilean burutu zen Spainskills lehiaketan parte hartu zuten heziketa zikloetako ikasleak igo ziren oholtzara aitortza diploma jasotzeko. Euskoskillseko parte hartzaileentzat ere egon da oparitxo bat.

IMHko goi mailako zikloetako hainbat ikasle izan ziren bertan, euren artean, Larraitz Uranga (gure fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioko ikaslea) EuskoSkills eta SpainSkills lehiaketan CNC Fresa espezialitatean urrea irabazitakoa , eta Asier Iraeta (gure Industri Ekipoen Mantenimenduko ikaslea), SpainSkills lehiaketan Polimekanika arloan zilarrezko domina eskuratutakoa.

Zorionak berriz ere parte hartzaile eta sarituei eta eutsi goiari Londresen urrian Worldskillsen parte hartuko dutenei, bereziki Larraitzi!