Lanbide Heziketako Sailburuordeak eta Elgoibarko Alkateak Argentinako zuzendariak agurtu zituzten

2005/04/28 23:00:00 GMT+1
Argentinako Hezkuntza Ministerioarekin sinatutako akordioaren barrutian, hilabetez jardun dute IMHn zuzendaritza eta teknika kudeatzeko metodo berriak ikasten.

Formazioaren amaiera ekitaldia Udaletxean burutu zen joan den apirilaren 29an, eta bertan parte hartu zuten Elgoibarko Alkateak, Lanbide Heziketako Zuzendariak eta IMHko Zuzendariak.

Bederatzi ikastetxetako zuzendariek apirilean kudeaketari eta gai teknikoei buruzko formazioa egingo zuten IMHn, besteak beste proiektuen kudeaketa, kalitatea, lidergoa, CNC programazioa, CNC instalazioa, neumatika eta hidraulikari buruz ikasiko dute, besteak beste. Formazioaren bukaeran Jorge Arevalo LH-ko sailburuordearekin eta Iñaki Mujika zuzendariarekin elkarrizketatzeko aukera izan zuten.