Lanbide Heziketako Ikastetxeen Arteko Lankidetzarako Nazioarteko Topaketa

2014/05/19 00:00:00 GMT+2
Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak maiatzaren 28, 29 eta 30erako antolatu du topaketa Donostiako Kursaalean "Lanbide Heziketaren garrantzia, lehiakortasunari eta enpleguari begira" tituluarekin.

Lanbide Heziketako Ikastetxeen Arteko Lankidetzarako Nazioarteko Topaketa

  • 2014ko maiatzak 28-29-30
  • Kursaal, Donostia

    IZEN-EMATEA: Lanbide Heziketa eta Enpresa esparruari lotutako topaketa honetan izena eman nahi duenak:  www.euskadi.net/fp-lh helbideko "Berriak" atalean dagoen formularioaren bidez egin behar du, maiatzaren 23a baino lehen.

    EGITARAUA...

Parte hartzaile instituzionalak:

Hezkuntza eta Kultura Saileko Zuzendaritza Nagusiak, Enplegu eta Gizarte Gaietako Zuzendaritza Nagusiak, Europako Batzordeko Enpresa eta Industriako Zuzendaritza Nagusiak eta Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko hainbat ordezkarik. Autonomia-erkidegoetako kontseilariei eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak ere gonbidatuak izan dira.

Egitarauaren ildoak:

Egitarauak arreta jartzen du Lanbide Heziketako garapenean, hala goi-mailako kualifikaziora gero eta gehiago zuzentzen den prestakuntzaren perspektiba batetik, nola LHko ikastetxeek berrikuntza aplikatuan ematen ari diren edo eman diezaieketen laguntzan, batez ere enpresa txiki eta ertainei. Eta, horretarako, aurkeztu nahi ditugu: LHko eredu berriak, munduko herrialderik aurreratuenetan garatzen ari direnak, bai eta zeintzuk diren Lanbide Heziketako ikastetxeek eta enpresek produkzio-ingurune berrietan lan egiteko eta lankidetzan jarduteko modu berriak.

Txostengileak

Txostengile gisa parte hartuko dute: AEBn eta Hego Korean Lanbide Heziketa industrial berria martxan jartzeaz arduratu direnak eta Lanbide Heziketako ikastetxeetako laguntza-proiektuetako arduradunak, Kanada, Australia eta Hong Kong-go enpresa txiki eta ertainetan berrikuntza aplikatzen dutenak. Era berean, azalduko digute zer egitura sortu den Finlandiako ikastetxe oso aurreratu bateko eredu berri bat antolatzeko eta funtzionatzeko, eta LHk zer balio ematen dion ekonomia lehiakor bati, Danimarkan. Bestalde, CEDEFOPen ordezkari batek azalduko digu zelan ikusten den Lanbide Heziketa Europan.

Aldaketei aurre egin

Zenbaitetan azaldu dizuedanez, produkzioan eta enpleguan gertatzen ari diren aldaketek behartu egiten gaituzte gure herriko egiturak eta proiektu estrategikoak aldatzen, eta, horien artean, Lanbide Heziketa aldatzen.