Lanbide heziketako ikasleentzat ingeleseko ikastaro osagarria
2020/09/30 17:18:00 GMT+2

Ikusi hemen atsaldetako ikastaro osagarriaren izen emate epeak eta xehetasunak.
Izen-ematea:
-
Ikastaroak diruz lagunduta daude; 60 €-ko ordainketa bakarra egiten da fidantza gisa. Ikastarora %80tik gora joaten bada, ikasleak fidantza berreskuratuko du.
-
Interesatuak inprimaki bat bete behar du (adingabeen kasuan, gurasoek edo tutoreek sinatu behar dute inprimakia), eta bankuko diru-sarreraren frogagiriarekin batera, tutoreari entregatu behar dio dokumentazioa urriaren 6rako.
-
Urriaren 1ean, ostegunean, ikasleek informazioa jasoko dute gelan bertan, eta eskuragarri izango dituzte izena emateko inprimakiak.
Informazio gehiago: Zuen tutoreen bidez.
Animatu zaitezte ;-)