Lanbide Heziketako ikasgela eta tailerretako Praktika Onen sariak- 2008ko edizioa

2008/10/31 01:00:00 GMT+2
Praktika onetarako teknologia berritzeari modalitatean aipamen berezia IMHko "Proiektuetan oinarritutako heziketa-eredu berriak" jaso du.

Informazio iturria: www.ikaslangipuzkoa.net

Sarituak izan diren Ikaslan Gipuzkoako Ikastetxeak:

"Ikasketa autonomoan eta lankidetza-ikasketan oinarritutako portaera eta jarrerekin erlazionatutako gaitasunak bereganatzeko ikasleak ikasteko jarduerak" modalitatean bigarren saria honako hauek jaso dute:
  • «EPEA Proiektua» IEFPS Armeria Eskola GLHBIko Nicolás Morillo Urionabarrenetxeak, Iñaki Urbieta Arabiorrutiak eta Aitor Zabala Arangurenek aurkeztua.

  • «Ziklo-amaierako proiektua» Bergarako IEFPS Miguel Altuna GLHBIko Santiago Barreña San Juanek eta Alberto Bolinaga Alegríak aurkeztua.

"Informazioaren eta komunikazioaren teknología berriak (IKTak) erabiltzea eta ikasketa-metodo eta –prozesuak eguneratzean horiek aplikatzea" modalitatean bigarren saria ondorengoak jaso du:

  • «Ikasteko eta irakasteko prozesuan tresna multimediak sartzea» Errenteriako IEFPS Don Bosco GLHBIko Juan Carlos Lizarbe de Luisek aurkeztua.

"Aipamen berezia Praktika onetarako teknologia berritzeari" modalitatean saria ondorengo hautagaiarentzat izan da:

  •   «Proiektuetan oinarritutako heziketa-eredu berria»; Elgoibarko Makina-Erremintako Institutuak aurkeztua.