Lanbide Heziketa eta Espezializazio Produktiboari buruzko jardunaldia

2017/06/08 00:00:00 GMT+2
Valladoliden antolatutako jardunaldi honetan IMHk parte hartutako Orkestraren ikerketa aurkeztu da.

Ekainaren 5ean Valladoliden "Lanbide Heziketa eta Espezializazio Produktiboa" jardunaldia ospatu zen, Gaztela-Leon Juntak antolatua. Bertan, Deustuko Orkestrako aditua den Mikel Navarrok "Lanbide Heziketa Gaztela eta Leon-en, Espezializazio Produktibo Adimentsuaren Esparruan" ikerketa aurkeztu zuen. Aurkezpenean IMHn parte hartzea aipatu zen (Itziar Irazabalbeitia, Ixaka Egurbide eta Joxean Egañak, azken hau jardunaldian zela, ikerketaren hainbat ataletan egiten dute lan, besteak beste: datuen kudeaketa, eta Lanbide Heziketa sistemaren, eredu pedagokioaren, landa-lanaren eta ikastetxeen elkarrizketen deskripzioan).

Ikerketaren lanak Bankiaren finantzazioa jaso du.