Lanabesa Saria IMHrentzat

2010/11/23 01:00:00 GMT+2
Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak aurtengo Enpresa Ekimenaren saria jaso du

Euskara Lanabesa 2010 Sariak banatu dira azaroaren 25ean Donostian, Miramonen dagoen Zientziaren KutxaGunean. Enpresa-eremuan euskara bultzatzen egiten den lana nabarmendu nahi da 'Lanabesa'  aldizkariak (www.lanabesa.com) ematen dituen sariekin.

Bost sari banatu dira, eta hauetatik Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuari Enpresa Ekimenaren saria egokitu zaio, 20 urteko ibilbidean zehar landutako ekimenengatik. 

Joxean Egañak, IMHko zuzendariak, IMHk sortu dituen eta 20 urte ondoren esku artean diharduen ekimenen errepasoa egin du Lanabesa saria jasotzean eta baita gogoratu eta eskertu IMH abiatu zuten bi aitzindariei, Alberto Ortueta eta Jose Rejo, Lehen presidente eta zuzendaria, alegia. (*)

 

Beste sariak izan dira: Enpresa Berrikuntza, World Wide Web Ibercom-i, Jardunbide Profesionala Engranajes Xubi s.l.ri, Euskara Lantzen Grupo Fagorri eta Kultur Ekintza Elkarri. 

Alberto Gorritibereak aurkeztutako ekitaldi honen sari banaketan parte hartu dute Mikel Irizar Kutxako Gizarte Ekintzako ordezkariak. Eneko Goya Gipuzkoako Foru Aldundiko Azpiegituretako Diputatuak Euskara diputatuak, Andres Urrutia Euskaltzainburuak, Guillermo Ulacia Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako Presidenteak, Jabier Larrañaga Kutxako Enpresetako Merkataritza Zuzendariak eta Pedro Esnaola Gipuzkoako Merkataritza Ganberako presidenteak.

Lanabesa

enpresa-munduan gaurkotasun eta berrikuntzari buruzko informazioa eskaintzen duen euskara hutsez idatzitako aldizkaria da (on-line, digital eta paperezko formatuan). Hil bakoitzeko 17an argitaratzen da eta Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako enpresa, saltoki, bulego, erakunde eta unibertsitate eta Lanbide Heziketako zentroetan banatzen da.

 

 

(*) Joxean Egañak, Lanabesa Enpresa Ekimenaren saria jasotzen adierazitako hitzak.

 

IMHren ekintzailetasun sena hausnartzeko, bi jarrera azpimarratu ditu, sektoreko gabeziei erantzuteko beharra eta asmoak eta intentzioak sendo kudeatzea. Teknikarien falta izan zen IMHren sorreraren motorra; handik gutxira makina erremintaren sektoreak behar zituen hizkuntza gaitasunak landu nahian ILS Hizkuntza Eskola sortu zuen IMHk.

1995ean egindako hausnarketa estrategiko sendo baten ondoren, eta hainbat behar aztertu ondoren Txandakako Ingeniaritza ikasketak abian jarri zituen, baita Makina Erremintaren Museoa, IMH Birtuala eta IMHren ezaguera nazioartekotzeko Contes enpresa; ondoren enpresa eta erakundeenta gaitasunak lantzeko INCRESS sortu zuen.

Gaur egun, IMH berriro dabil bere konpetentziak eta estrategiak lerrokatzen enpresa txikiekin, prozesuetan sortzen zaien berrikuntza beharrei erantzun nahian, eta bide horretatik Asmaola proiektua eta Ingeniaritzako titulu berri bat martxan jartzen.

20 urtetako ibilbide honetan 15 pertsona izatetik 120 pasatu da IMH eta guzti horiei dedikatu die saria Joxean Egañak, gogorapen berezia eginez aurreko presidente eta zuzendari izan zirenei: Alberto Ortueta eta Jose Rejo.

LANABESA SARIEN BIDEOA: