Lan mundua euskalduntzeko Konferentzia

2013/06/10 00:00:00 GMT+2
Ekainaren 13an Arrasateko Garaia Poloan egingo den jardunaldi honetan IMHk, Batz eta Mapsa enpresekin batera, parte hartuko du "euskaraz saldu nahi dut" atalean.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak euskarak lan munduan duen egoeraren inguruan hausnarketa egin du, aholkularitzen sektorean dabiltzan bazkideekin (Elhuyar Aholkularitza, Artez, Ahize, Emun, Iberba) eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearekin.

Halaber, lan munduko beste eragileekin hausnarketa hori partekatu du. Ondorio horiekin guztiekin LAN MUNDUA EUSKALDUNTZEKO KONFERENTZIA antolatu du ekainaren 13rako.

IMHko euskara koordinatzaileak parte hartuko du "euskaraz saldu nahi dut" atalean.

www.baisarean.org/2013/06/10/lan-mundua-euskalduntzeko-konferentzia-lme_konferentzia/