Lagun FTV-4 Fresagailuaren Retrofitting proiektua
2025/07/09 11:30:00 GMT+2

Mekatronikako lehen mailako ikasleekin batera garatu da.
IMH lanbide heziketako Mekatronikako 1. mailako ikasle talde batek Lagun FTV-4 Fresagailuaren Retrofitting proiektuan parte hartu du.
Urtero IMH Campuseko makina bat zahaberritzea helburu duen proiektu honetan, mekanikoki dena desmuntatu, uhal berriak, torlojuak berriztatu, olio aldaketak eta doikuntzak egin zaizkio.
Automatismo aldetik Harting-a ipini zaizkie fresagailu guztiei, mantenu operazioak egiterakoan, muntaia arlora eraman eta segurtasuna bermatuz lanean aritzeko.
Hiru astez, dokumentazio teknikoa erabiliz, txosten bat egin behar izan dute: multzo mekanikoetako planoak, eskema elektrikoak eta mantenurako instrukzioak.