La Caixak eta IMHk Ixutu proiektuaren hitzarmena sinatu dute

2010/12/21 01:00:00 GMT+2
Proiektu honekin La Caixak IMHri 16.200 euroko emango dio IMHri 2011ko urtarriletik aurrera pobrezia eta gizarte bazterkeriari aurre egiteko laneratzea garatzeko.

(Ikusi bideoa azpian)

 

Joxean Egaña Makina Erremintaren Institutuko Zuzendariak eta  Elena Oñate “la Caixa” Elgoibarko bulegoko zuzendariak elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten abenduaren 21ean, non erakunde finantzarrak IMHren Fundazioari 16.200 eurotako diru laguntza ematen dion ixutu proiektua garatzeko. Ixutu: “gizarte bazterkeriari aurre egiteko laneratzea” ekimenaren helburua da pertsonei laguntza psikosoziala eta gaitasun tekniko eta jarrerarekikoak ematea lan munduratze normalizatua izan dezaten.

Programa honen bidez, gizarte bazterkeria pairatzen duten 20 pertsonen merkaturatze aukerak hobetu nahi dira. Horretarako, garapen pertsonalerako prestakuntzaren bidez, lana bilatzeak suposatzen duen erronkan lagundu eta trebakuntza tekniko pertsonalizatua eman nahi da, berehalako enplegu eta praktika aukeren araberakoa. Gainera, hauetako zortzik proiektuarekin konprometitutako 8 enpresetan praktikak egingo dituzte.

La Caixa Gizarte Ekintzak ixutu proiektua aukeratu du 305 ekimenen artean, “Pobrezia eta Gizarte Bazterkeriaren kontra” izenarekin egin duen deialdian. Deialdia guztira ia sei milioi eurotakoa da; hauetatik 12 proiektu, guztira 237.300 euro suposatzen dutenak, euskal erakundeei dagokie.


Proiektuko jarduerak:

Ixutu proiektuaren oinarrizko helburua gizarte bazterkeria pairatzen duten pertsonen merkaturatze aukerak hobetzea da. Horretarako, ondorengo jarduerak planteatzen dira:

1.- Proiektuaren aurkezpena eta pertsonak bertara erakartzea, gizarteko erakunde ezberdinetatik.

2.- “Garapen pertsonalaren eta orientazio profesionalaren bidezko enplegu bilaketa”ra zuzendutako prestakuntza. Norbanakoaren ezagutza sakonetik abiatuta, kurtsoak parte hartzaileei errespetua, konfiantza, osotasuna, konpromisoa eta ausardia bezalako baloreen gainean aztertzeko, esperimentatzeko eta lantzeko aukera emango die. Horiek jarrera bilakatuz behar duten inguru sozial eta laboralera egokitzea ahalbidetuz. Beti ere, proiektuetan oinarritutako metodologia baten bidez, ekintzailetasun baloreak ere lantzen diren inguru batean.

100 ordu eta 20 parte hartzaile

3.- Kualifikazio baxuko lan postuetan enplegatzeko etengabeko ikasketa tailerrak: praktiketarako prestakuntza kurtsoak. Kasu batzuetan IMHn emnago dira eta beste batzuetan enpresetan.
Iraupena: beharren araberakoa. Parte-hartzaileak: 8

4.- Kulifikazio baxuko lan postuetan praktikak konfiantza beharrak dituzten pertsonekin: 80 eta 160 ordu bitartean irauten duten praktikak. Onuradun pertsonen kopurua: 8

5.- Parte hartzen duten pertsonentzako garraiobide eta praktika bekak.

6.- Emandako prestakuntzaren, eta praktiken edo, bere kasuan, kontratazioaren iraupenean enplegu munduan izandako egokitzapenaren eta integrazioaren gaineko aldizkako jarraipena parte hartzaile bakoitzari.

Negozio sorkuntza ekimenetan laguntzeko programetan sartzea ere ahalbidetzen da.