Kutxa ikasketa amaierako sari banaketan izan dira IMHko ikasleak

2018/12/10 01:00:00 GMT+2
Gipuzkoako Unibertsitate eta Lanbide Heziketako Zentroetako espediente bikainak saritu dituzte, artean IMHko lanbide heziketa dualeko Maitane, Mara, Unai eta Aritz. Zorionak!

2017-2018 ikasturtean amaitutako ikasleentzako antolatutako Ikasketa Amaierako Kutxa Sariak banatu dira 2018ko abenduaren 10ean Donostiako Tabakaleran.

Kutxak 1977an hasi eta urtero banatzen dituen sari hauek, dagokion arloan espediente akademikorik onena lortzeko ikasleek egindako esfortzua eta lana saritzeko sortuak dira.

103 ikaslek (46 neska eta 57 mutil) jasoko dituzte Ikasketa Amaierako Sariak; hauen artean IMHko lau ikasle izan ditugu:

  • Maitane Alberdi Mendez Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko ziklo DUALekoa eta egun Alteycon lanean.
  • Mara Iriarte Acilona Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko ziklo DUALekoa eta egun UZ Baleiken lanean.
  • Unai Iriondo Astillero, Mekatronika Industriala Espezializazioko ziklo DUALekoa eta egun DanobatGroup-en lanean.
  • Aritz Etxabe Irure, Mekatronika Industriala Espezializazioko ziklo DUALekoa eta egun DanobatGroup-en lanean.

 

Saria 500 euro eta diploma izan da bakoitzarentzat. Zorionak denei eta bereziki Maitane, Mara, Unai eta Aritzeri: Bejondaizuela!