Krisia, erronka IMHrentzat eta LH Sistemarentzat
IMHk eman ditzakeen erreminta batzuk krisialdian eta krisialditik kanpo:
- Heziketa Iraunkorra Sustatu:
Krisiaren aurrean IMHn Prestakuntza Iraunkorreko (PI) eskaintza indartu du, enpresa eta langileen gaitasun beharrei erantzuna emateko erreminta bezala. Eguneko eta etorriko diren aldaketen aurrean, IMH lerrotuta dago enpresekin beharrezkoak dituzten gaitasun kritikoak identifikatzeko eta hauen arabera krisi ondorenerako pertsonak prestatzeko formazioa garatzeko. Honela, orientatuta dago pertsonen beharrei erantzuteko, baita lan-etorkizunagatik arduratuta dauden langileen banakako eskaerekiko, zeren sentikorragoak daude enpresetan iraunkortasuna bermatuko dien gaitasunak lortzeko.
- Enpresek eskatutako gaitasunen diagnostikoak egiteko gaitasuna hobetu.
Enpresei lagundu merkatu, teknologia eta kudeaketa eredu sortzaileei begira prestakuntza berariazkoak egokitu eta eboluzioa ahalbideratuko dien gaitasun-gakoak identifikatu eta garatzeko. Enpresaren beharren iturriak hauen arazo eta mugak dira, teknologia eta balilabideen eboluzioa; bezero eta lehiakideen eboluzioa eta teknologiaren, antolaketaren, merkatuaren eta produktuaren inguruko erabaki estrategikoak.
Teknologiaren transferentzia bultzatu, PI ikastaro aurreratuak emateko moduko eta hurbileko aholkulari tekniko bezala prestatutako irakasleekin.
Azken 4 urteetan IMHk 3 milioi euro baino gehiagoko inbertsioak egin ditu ekipamendu eta teknologian, eta aldi berean irakasleak hauetarako prestatu ditu. Honela doitutako Prestakuntza Iraunkorrean erabiltzea ahalbidetzen gaituzte eta baita transferentzia rola landu berrikuntza sistematik kanpo gelditu diren enpresekin.
- Ikastaroen gorakada handia urtarrila eta maiatza bitartean
2009ko urtarrila eta maiatza bitartean langileentzak zuzendutako Prestakuntza Iraunkorraren orduen gorakada aurreko urtekoaren %53koa izan da (2.047 ordutik 3.140 ordua igo dugu eta itxaron-zerrenda luzeak izaten ari gara).
Zenbat formazio ordu? Aukeratzen badugu egun bat, adibidez 2009ko ekainak 11, Lanbide Heziketako ikasle (248) eta Ingeniaritza Eskolako ikasleez gain (105), beste 308 lagun dihardute PI-ko ikastaroak egiten, eta hauetatik 50 inguru langabetuak dira (ikusi atxikitutako taula).
2008ko datu orokorrak:
- 248 zikloetako
ikasle,
- 105 ingeniaritza eskolako,
- 2.254 ikasle iraunkorrean,
- guztira 12.500 ordutako formazioarekin.