Kostu baxuko soluzioak enpresa txiki eta ertainentzat

2012/07/11 08:01:00 GMT+1
IMHk, “Innova+Txekea” subentzio programaren bitartez kostu baxuko eta ezarpen azkarreko soluzioak eskaintzen ditu, enpresaren lehiakortasuna hobetzea ahalbideratzen duelarik

SPRIk eskainiriko "+Innova Txekea" programa enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago, enpresaren beharren bat asetu eta lehiakortasuna hobetzeko.

Enpresak programa honetan aurkezturiko proiektuaren % 75eko balioa duen subentzioa eskuratuko du. Laguntza behin onartutakoan gauzatuko da proiektua eta exekuzio-denbora behin proiektua onartu eta bi hilabetetakoa izango da.

“+Innova Txekea” programa bidez subentzionatu daitezkeen ondorengo zerbitzutan homologatu du SPRIk Elgoibarko Makina Erremintaren Institutua (IMH):

  • Kudeaketa ziurtatutako sistemak ezartzea. Kalitatea (produktua / zerbitzua, ISO 9001 kalitatea), Ingurumen (ISO 14001) eta Laneko Segurtasun eta Osasun (OHSAS 18001) arloetan ziurtatutako kudeaketa sistemak erabiliz enpresako kudeaketa hobetzea da helburua.
  • Torneaketa, fresaketa eta CNC-ardatz anitzeko makinetako mekanizazio-prozesuen optimizazioa. Enpresaren lehiakortasuna hobetuko da, txirbil arroketako prozesuen analisi eta hobekuntzaren bidez eta arazoari konponbidea emateko irtenbideak eskainiz.
  • Erakundearen garapenean eta jendearen parte-hartzean oinarritutako kudeaketa-eredu bat ezartzea. Lehenik eta behin, enpresaren antolakuntza egitura eta antolakuntza hori eraginkor bermatzeko profilak definituko dira. Erakundearen indargune eta ahulgueneak eta gaitasun eta balio nagusiak identifikatuko dira. Eta azkenik, definituriko gaitasun-profiletan oinarrituriko jardurea ebaluazio sistema ezarriko da.

Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 15etik irailaren 7ra izango da. Zerbitzu hauetan interesa izanez gero, mesedez jarri harremanetan:

Egoitz Badiola
Tel 943 74 41 32
ebadiola[abildua]imh.es