Korrika gaztea Elgoibarren: bideo eta argazkiak

2011/04/11 23:00:00 GMT+1
Apirilaren 13an Korrika Elgoibartik pasako denez, giroa berotzeko goizetik IMH, Meka eta Arreiturreko gazteek ikastetxetik ikastetxerako ibilbidetxoa osatu dugu

"Korrika gaztearen" argazkiak hemen...

Duela bi urte egin zen estreinakoz eta ondo atera zela ikusita 10:45etan Meka Albitxuritik irten eta IMH, Mintxeta, Meka Ezenarro, Haur Eskola, Arreiturre Institutua, Kiroldegia eta Makina Erremintaren Museoa ibilibidea osatu dugu "Korrika Gaztea" animatu diren gazte, irakasle eta langileen artean.

Arratsaldean, KORRIKA Elgoibartik pasatzen denean, hitzordua izango dugu berriz. kasu horretan 19.15 inguruan San Pedroko Tren tuneletik Matadero aparkalekuraino IMH, Meka, Arreiturre, Herri Eskola eta Haur Eskola ikastetxeok lekukoa eramango dugu.
Aupa Korrika 17 .. maitatu, ikasi, ari... korrikalakariok!!!