Konpostu Organiko lurrunkorren emisio mugaketak instalazioetan jardunaldi teknikoa burutuko du Bernardo Ecenarrok 07/11/08an.

2007/11/05 01:00:00 GMT+2
117/2003 Real Dekretuaren aplikazioak ekarriko dituen betebeharren berri emango da jardunaldian.

Bernardo Ecenarro enpresak, 117/2003 Real Dekretuaren aplikaziorako Jardunaldi Teknikoa antolatu du, Konpostu Organiko lurrunkorren emisio mugaketak instalazioetan

Ekitaldia azaroak 8an izango da, goizeko 9:30etatik 12:30ak arte IMHko areto nagusian.

Hitzaldi honetan, instalazioetan konposatu organiko lurrunkorren emisio mugaketei buruz hitz egingo da, 117/2003 Errege Dekretu berriaren aplikazio baldintzei buruz hitz egingo da.

Horrez gain, Ingurumen Ministerioak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin batera garatutako erreminta informatikoa azalduko du bertan, Norma berriaren betekizunerako lagungarri dena alegia.

Topaketa probetxuzkoa izan dadin, bertaratzen direnek Norma berriari buruz dituzten galderak prestatuta ekar ditzaten eskatzen da, elkarrizketa aberasgarri bat lortzeko mesedegarri izango delakoan. Era honetan, jardunaldia aberastea lortzen da eta eragiten dieten enpresek ere, Instalazioen Erregistro Formulario Betekizunak behar bezala betetzeko zalantzak argituz eta enpresek disolbatzaile Plan Kudeaketa garatu ditzaten.

IHOBE eta LABEIN-eko ordezkariak ere izango dira bertan.

Asistentzia konfirmatzeko eposta bat bidali urki@bernardoecenarro.com (2 pertsona onartuko dira gehienez enpresa bakoitzeko).

Bilerarako Programazioa:

  • 9:30etan Jardunaldiaren aurkezpena.
  • 9:45etan 117/2003 Dekretuaren interpretaziorako kontzeptu basikoak.
  • 10:15etan. Disolbatzaile Kudeaketa Plana egin ahal izateko, beharrezko pinturen kontzeptuak.
  • 10:40etan Pintura prozesuen konparatibak; konbentzionalak, gogorrak, hidrosolubleak, mixtoak, (konpostu organiko lurrunkorra dutenak)
  • 11:00etan Kafea
  • 11:10etan EJ-GVeko web gunean argitaratu den "Gestio Plana" egin ahal izateko adibide praktikoak.
    • Foku neurketak
    • Legez betebeharreko emaitzen interpretazioa.
  • 12:10etan Murrizketa Planak. Irtenbide tekniko aplikagarriak.
  • 13:00etan Gosegarria Makina Erremintaren Museoan

www.bernardoecenarro.com