Kolonbiako SENAko Zuzendaria Orokorrak parte hartuko du gaur Euskadin lanbide heziketako hegonaldia egin duten 60 kolonbiar gazteen diploma banaketa ekitaldian

2008/03/11 01:00:00 GMT+2
Kolonbiako SENAko Zuzendari Orokorrak parte hartuko du gaur Euskadin lanbide heziketako hegonaldia egin duten 60 kolonbiar gazteen diploma banaketa ekitaldian

Atsaldeko 17.30etan Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan diploma banaketa ekitaldia izango da Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak antolatuta


Urtarriletik martxora arte Kolonbiako 60 gazte egon dira Euskal Herriko 6 ikastetxeetan (Elgoibarko IMH eta Elgoibarko EHI, Eibarko Armeria, Bidasoa, Usurbil eta Leioa), 400 ordutan lanbide heziketako ikasketak sakontzeko helburuarekin. IMHn CNC fabrikazio mekanikoa ikasti dute: 300 orduz ikastetxeetan jardun dute CNC, CAD-CAM eta teknologia mekanikoa ikasteko eta 100 orduz enpresetan praktiketan. Planifikazio berezia egin da goi-mailako zikloko ikasketak pareko dituzten ikasle hauentzat.


Prestakuntza hau Jaurlaritzak Alecop enpresarekin landu duen proiektuan kokatzen da eta horretarako Kolonbiako SENA, gure INEMen baliokidea den erakundearekin kolaboratu dute.


Aste honetan SENAko zuzendari orokorra, Darío Montoya, Euskal Herrian da pertsonalki ikasleek egin dutena ezagutzeko eta bide batez gaur, atsaldeko 17.30etan Kolonbiako 60 ikasleekin elkartuko da Elgoibarko IMHn egingo den ekitaldian eta diploma banaketa ekitaldian parte hartuko du. Honela, Euskadin egin duten hegonaldia amaitutzat emango dute eta martxoaren 14an Kolonbiar gazteek beraien herrira itzuliko dira.