Kolonbiako gazteak lanbide heziketa ikasle IMHn

2008/01/11 01:00:00 GMT+2
Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak Kolonbiako Gobernuko SENArekin eta Alecop euskal enpresarekin adostutako proiektuan kokatzen da formazio hau

Kolonbiako 60 gazte iritsi dira Euskal Herriko 6 ikastetxeetara (Elgoibarko IMH eta Elgoibarko EHI, Eibarko Armeria, Bidasoa, Usurbil eta Leioa), urtarrila eta martxoa bitartean 400 ordutan lanbide heziketako CNC fabrikazio mekanikoa ikasteko helburuarekin. 300 orduz ikastetxeetan jardungo dute CNC, CAD-CAM eta teknologia mekanikoa ikasteko eta 100 orduz enpresetan praktiketan. Planifikazio berezia egin da goi-mailako zikloko ikasketak pareko dituzten ikasle hauentzat.


Bestalde, hegonaldiak irauten duen bitartean eta aste buruetan Euskal Herria ezagutu dezaten bisita gidatuak antolatu zaizkie.


Prestakuntza hau Jaurlaritzak Alecop enpresarekin landu duen proiektuan kokatzen da eta horretarako Kolonbiako SENA, gure INEMen baliokidea den erakundearekin kolaboratu dute.