Kerik gabeko gunea: Errespetatu eta lagundu errespeta arazten.

2024/03/12 00:26:00 GMT+2
Ikastetxe moduan ikasleen ongizate fisiko, psikiko eta sozialaz ardura daukagunez, IMH osatzen dugun guztion inplikazio beharra daukagu.

Ikastetxe moduan ikasleen ongizate fisiko, psikiko eta sozialaz ardura daukagu. Drogen kontsumoak (legezkoak eta legez kanpokoak), alde batetik, ikasleen ongizate indibidualari kalte egin diezaioke, eta bestetik, ikaste prozesuan arriskua eta oztopoa sortzen du.

Gainera, legeak hezkuntza esparruan drogak hartzea debekatzen du.

Hau dela eta, IMHko lankide, irakasle, ikasle orientatzaile, eta AGIPAD-eko teknikari batek osatutako batzordeak protokolo bat landu du, bertan, ikastetxeko eremuetan erre ezin dela, eta drogen eraginpean klasean egon ezin dela adierazten duena (ikusi irudian ikastetxeko eremua).

Hau dena aplikatu ahal izateko, IMH osatzen dugun guztion inplikazio beharra daukagu:

  • alde batetik, gu eredu izan, eta erre behar badugu, ikastetxeko eremutik kanpo joan behar gara,
  • eta bestetik, araua errespetatu araziz, adibidez, ikastetxeko eremuetan norbait erretzen ikusiz gero, uzteko edo kanpora joateko eskatuz.

Guzti hau, kontsumoaren gaiarekin daukagun egoera hobetzeko eta ikastetxe eremuaren barruan kerik gabeko gune bat lortzeko helburuarekin egin da. 

Eskerrik asko.