Kataiak ikuskizuna izango da makina-erremintaren museoan

Ikus-entzunezkoak herriko lan-jardun nagusia eta sorkuntza artistikoa batu nahi ditu. Azaroaren 28an eskainiko dute eta hiru saio izango dira: 19:30ean, 20:30ean eta 21:30ean. Kultur etxean jaso daitezke gonbiteak

Sarrera doan izango da baina gonbidapenak kultur etxean jasoko dira.

KATAIAK ikuskizunaren aurkezpena (egilea: www.elgoibarren.net)

Elgoibarko Makina-Erremintaren mendeurreneko ospakizunetan kokatzen da ikuskizun berezi hau.

Museoko makinen hotsei, zuzeneko sei instrumentu-jole, elektronika, eta irudiak gehituko zaizkie, Makina-Erremintaren iragana, oraina eta geroa irudikatu asmoz.
Ikuskizunaren lehen zatian, publikoa museoko bisitari bihurtuko da. Musikariek bertako makinak bailiran jokatuko dute, eta haien soinua makinen hots eta bisitarien pausoekin uztartuko da, publikoak museoko txoko ezberdinak bisitatzen dituen bitartean.

Bigarren zatia museoko erdiko gunean kokatuko da. Bertan, zuzeneko musikari, elektronika eta irudien bitartez, ikus-entzunezko berri bat sortuko da.

  • Musikariak : XareLaborategia.
  • Musika zuzendaria : Txaber Fernandez.
  • Konposizioa : Jagoba Astiazaran.
  • Ekoizlea: Aitor Nova.
  • Arduradun Teknikoa: Iñigo Asensio.
  • Diseinua: Carmiña Dovale.