Kalitatearen Europar Astea: Investors in People estandarraren aplikazioa LHko ikastetxeetan

2003/11/11 01:00:00 GMT+2
Makina Erremintaren Institutuan IIP pertsonen gestiorako eredua aurkeztu da, R5 Sareko Lanbide Heziketako ikastetxeetan egindako esperientzia agertuz, eta IMHko eredu praktikoa azalduz.

Tomas Orbea, Aenor-eko Zuzendari Orokorraren laguntzailea, Kike Intxausti, Lanbide Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziako Kalitatearen Zuzendaria, David Lecuona, Nototec-Soluziona-ko aholkularia eta Joxean Egaña, IMHko Zuzendariak estandar hau R5 osatzen duten Lanbide Heziketako ikastetxeetan (Usurbil, Bidasoa, Tolosa, Bergara eta IMH) aplikatzeak eman dituen emaitzak azaldu zituzten joan den azaroaren 10ean.

Lanbide Heziketako Zuzendaritzak Erresuma Batuan zuzen-zuzenean ezagutu zuen IIP "Pertsonen prestakuntza eta lan-garapenaren praktika onei buruzko arau internazionala".

Egun, Lanbide Heziketako Zuzendaritzak R5 sarean bi proiektu garatzen dihardu (Guneka eta Ardatz), horren garrantzitsua den gai honi buruzko kudeaketaren hobekuntzari zuzendua, hain zuzen.

IIP eredua, EFQM eta ISO 9001 hildo berean doala ikusita, Lhko Zuzendaritzak IIP R5ean ezartzea erabaki zuen, ikastetxe hauen langileak ebaluatu eta kudeatzeko asmoz.

Atzoko ekitaldian, Tomas Orbeak estatu mailan IIPk izango duen hedakuntzari buruzko aurreikusia azaldu zuen. Kike Intxaustik, bere aldetik, IIPko ezarpenaren lehen fasea eta lortutako hobetze proposamenak deskribatu zituen, Novotec-Soluziona enpresarekin elkarlanean eginda.

Bukatzeko, Joxean Egañak Makina Erremintaren Institutuan egindako lana azaldu zuen, eta arau honek dakarren emaitza positiboak adierazi zituen, aurretik IMHn pertsonen kudeaketaren hobekuntzaren inguruan egindako gogoeta eta ekintzak ikusita.

Kalitatearen Europar Astea urtero antolatzen da Erkidegoan, esperientzaiak elkartrukatzeko eta erakundeen elkarlehiarako kalitatearen garrantzia erakusteko.

Kalitatea eta bikaintasunaren inguruan ematen ari den mugimendua oneritzi handia lortzen ari da Euskadi mailan eta badira jada pertsona eta erakunde anitz aste honetan elkarlanean dihardutenak, bai antolaketan eta baita hizlari bezala, ekitaldi ezberdinetan. Antolatutako 62 ekitaldiek Euskadi Europako herrien artean aurreratuenetariko bat bezala kokatzen dute, baita arlo honetan ere.