Kalitate Teknikaria, langabeentzako IMHko urteko lehen ikastaroa
2013/04/14 23:00:00 GMT+1
Lanbidek %100 diruz lagundutako ikastaroa abiatuko da datorren astean goi-mailako heziketa ziklo edo ingeniaritza titulodunentzat.
Datorren apirilaren 24an hasiko da "Kalitate Teknikaria Sektore Metalmekanikoan" ikastaroa, aurten IMHk martxan jartzen duen Langabetuentzako lehen ikastaroa izanik.
Ikastaro honetan izena eman dezakete Fabrikazio mekanikoko Diseinua, Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa edo Ingeniaritza ikasi dutenak. Ikastaroaren plazak aurreko titulodunekin ez ez badira betetzen, mekanikazio lanetan jardun izandakoak ere aukera izango dute.
Interesatuak Lanbiden eman behar dute izena eta IMHra ere dei dezakete informazio gehiago nahi izanez gero (943744132 Nora Ramon).