Jon Zabala IMHko ikasle ohia, puntista eta ... muntatzaile petoa!

2021/11/08 18:32:00 GMT+1
Jon Zabala atzelari markinarra ezagutzen duzu?

Jon Zabalak hainbat bizipen bizi izan ditu puntista ibilbidean. Ameriketan eta Filipinetan ibili da, eta azken aldian, bere burua Ameriketara itzuli ezinik aurkitu denean, bizitza berrantolatu du.

Horretarako langabetuentzako IMHko Makinen Muntatzai eta Abiarazte ikastaroa eta enpresa praktikak egin ondoren, gustuko lana aurkitu du EGILE enpresan, eta lana txapelketekin uztartzen du, bere jarraitzaileen gozamenerako.

Eskerrik asko Jon, zure esperientzia azaltzearren!

Jon-i bezala Muntai ikastaroa interesatzen bazaizu, edizio berria aste honetan hasiko da eta aukera dago oraindik ere izena emateko. Informa zaitez 👇