Jardunaldia: "LAN ARLOKO BERRITASUNAK"
2018/03/01 01:00:00 GMT+2
MARTXOAREN 15erako enpresentzako antolatu dugun saio honetan, lan-zuzenbide alorreko aditu batekin partekatu ahal izango ditugu lan arloko azken berritasun eta jakin nahiak.
Jardunaldia: Lan arloko berritasunak
IMHko aholkulari eta zuzenbide juridiko-laboralean aditua den Usoa Zabalak, azken berritasunak azaltzeaz gain, enpresa parte hartzaileei zalantzak argitu eta galderei erantzungo dizkie.
- Data: 2018ko MARTXOAK 15
- Ordua:16:00-17:30.
- Tokia: Karakate Gela, IMH.
- Norentzat: Enpresetako kudeatzaile eta lan-harremanetarako arduradunentzat.
- Izen-emateak: idatzi hemen edo deitu 943744132 telefonora.
- Hizkuntza: Gaztelania.
- Jardunaldia doakoa izango da.
EGITARAUA:
1. Atala:
- Lan jardunaren metaketa erretiro partzialaren ondorioz.
- Aldi baterako kontratuen kalte-ordainak.
- Eguneko jardunaldiaren derrigorrezko erregistroa.
2. Atala:
- Lan kontziliazio neurriak.
3. Atala:
- Prestakuntza dualari lotutako lan kontratuak.
4. Atala:
- Galderak.
Jardunaldiaren amaieran, interes-gai proposamenak jasoko ditugu hurrengo topaketetan lantzeko.
Anima zaitez eta guztion artean ikas dezagun!