jardunaldi teknikoaren aurkezpena "Txandakatzea, enpresarentzat prestakuntza alternatiba"

2006/03/15 00:00:00 GMT+1
AFMko Zuzendari Orokorrak azpimarratu zuen etorkizunean seguruenik sektoreak beharko dituen lanbideen atal garrantzitsu bat alternantzia moduko formazio ereduetan oinarritu beharko direla, lana eta ikasketak partekatzea alegia, non kontratatuak izango diren langileak enpresen beharrei erabat egokituta egongo diren.

Jardunaldi teknikoa, martxoaren 21ean izango da Miramongo Parke Teknologikoaren Auditorioan eta AFMn (Makina Erreminta ekoizleen elkartea) aurkeztua izan zen joan den martxoaren 15ean. Parte hartu zuten Alberto Ortueta, AFMko zuzendari orokorrak, Joxean Egaña, IMH Makina Erremintaren Institutuko zuzendari gerenteak eta Koldo Núñez Betelu, Elgoibarko Txandakako IMH Ingeniaritzako zuzendariak.

Jardunaldiaren helburua da txandakako irakaskuntza sistemak eskaintzen dituen aukerak azaldu, alternatiba izanik unibertsitate mailako ikasketetan eta enpresen beharrei egokitutako langile kualifikatuak lortzeko orduan.

El aprendizaje en alternancia (combinación de trabajo en empresa y formación) es un sistema prácticamente desconocido en el estado y sin embargo, está ampliamente extendido en Europa, sobre todo en Francia, incluso a nivel universitario. Txandakako irakaskuntza-sistema (lana eta formazioa partekatzea alegia) ez da ohizkoa eta ezaguna estatuan. Aitzitik, Europan, Frantzian bereziki, irakaskuntza-sistema hedatua da baita irakaskuntza unibertsitarioan ere.

Jardunaldia enpresa-arduradunei, hezkuntza-zentroetako zuzendari eta orientatzaileei, enplegu-agentzietako arduradunei, aukeraketa-aholkularitzetako arduradunei eta, oro har, enpleguarekin eta prestakuntzarekin zerikusi duten guztiei zuzenduta dago.

Jardunaldiaren aurkezpena Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordea Ibone Amezagak egingo du eta itxiera Confebask-eko Miguel Lazpiurren eskutik etorriko da.

Jardunaldiaren hasieran Frantziako eta Italiako kasuak ezagutuko ditugu, Jacques Barhy, CESIko zuzendari nagusiak (Frantzian ingeniariak prestatzen dituen 27 ikastetxeetako taldea) eta Marco Ruffino, Bolognako Unibertsitateko irakasleak azalduta.

Ondoren, praktika onak azalduko dira: ikastetxeen partetik AFORP, ESTIA eta IMHko Ingeniaritza Eskolarena, enpresen partetik GRUPO ZODIAC, ESTARTA RECTIFICADORAS eta TALLERES ARATZ eta ingeniari ikasle ohi eta egun GOI ALDE HIGH SPEEDeko gerentearen partetik.

Amaitzeko, mahai ingurua egingo da ereduari buruz eztabaidatzeko eta bertan erakunde eta enpresek parte hartuko dute (CONFEMADERA, FAGOR ARRASATE, HOBETUZ, LANBIDE eta LKS-TSI).

Ordutegia 9.00 - 14.00 eta donaekoa izango da. Informazio gehiago www.alternatiba.info edo telefonoz 943748264 (Itziar).