Jardunaldi teknikoa: PAGOA proiektua

2008/12/15 01:00:00 GMT+2
Kutxako Gizarte Ekintza eta Eusko Jaurlaritzak Industria Sailaren laguntzarekin garatutako proiektua abenduaren 17an goizeko 11.30etan Elgoibarko IMHn aurkeztuko da.

Izen-emateak hemen....

Aurkezpena:

IMHren berrikuntzaren oinarrizko apustuetariko bat da PAGOA proiektua. Proiektuaren bidez garatutako sistema informatikoaren helburua "web 2.0" delakoaren oinarrian dagoen filosofiaren ahalmenak eta web semantikoaren planteamenduaren ahalmenak batzea izan da, gerora enpresen barruko zein enpresen arteko informazioaren kudeaketan baliatzeko.

Pagoa proiektuak eman duena abenduaren 17an aurkeztuko da:

Proiektuko bazkideak: IMH / Code&Syntax / Robotiker / Kondia

Egitaraua:

  • 11:30 Sarrera. IMH, Roberto Altzerreka,
  • 11:35 Web semantikoa. Aukerak eta adibideak. Robotiker, Marta Gonzalez.
  • 12:05 Folksonomia. Filosofia eta adibideak. Code&Syntax, Josu Azpillaga.
  • 12:35 PAGOA. Sektoreko erreminta. IMH, Roberto Altzerreka, Peio Arreitunandia.
  • 12:55 Itxiera. IMH.

Erakunde finantzariak: Kutxako Gizarte-Ekintza / Eusko Jaurlaritzako Industria Saila


PAGOA Proiektuari buruzko informazioa...