Itsasontzi tele-gidatua diseinatu, ekoiztu eta martxan jarri dute!

2023/11/22 19:14:59 GMT+2
Bigarren urtez jarrian, Holandako Graafschap College-k eta IMH Campuseko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko ikasleek proiektu berria garatu dute elkarlanean.

Gure ikasle-irakasleak Herbereetan izan dira Graafschap College-eko ikasle talde batekin batera urrutiko kontrola duen itsasontzia diseinatu, fabrikatu, muntatu eta nabigatzen jartzeko proiektuaren azken partea egiten.

Herbeheretarrak IMH Campusera etorri ziren irailean proiektua abiatzeko itsasontziaren diseinua eginez eta orain proiektua amaitu dute elkarrekin Holandan.

Teknikoki trebatzeaz gain, ingelesez komunikatu, beraien ohituak ezagutu, lan taldean jardun, asertibitatea praktikatu eta beste hainbat zeharkako gaitasun landu dituzte. Esperientzia bikaina izan da!!

Proiektu hau IMH Campuseko Lanbide heziketako Ikastetxe Integratuko Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi-mailako zikloko 2. mailako taldeak garatu du.