ISO 9001:2015 Kalitate sistemak ezartzeko eta egokitzeko zerbitzu berria

2016/04/27 00:00:00 GMT+2
IMHk, duen esperientzia baliatuta, ezartze, mantentze eta auditoretza lanak egiten ditu enpresentzat eta ikastetxeentzat eta baita 9001:2008ko ISO sistema 9001:2015 sistemara egokitzeko lanak ere.

IMHk ibilbide luzea egin du kalitatearen ildotik. 1998tik ISOn ziurtatu zenetik, urtez urte prozesu ziurtatuak berretsi eta bere kudeaketaren inguruan ezagutza metatu du. Azken urteetan kolaborazioak egin ditugu enpresekin; ondorioz, bildutako ezagutza eta esperientzia enpresei transmititzeko gai gara. Egun zerbitzu profesional eta bermatua eskaintzen dugu arlo hauetan:

  • ISO 9001:2015 Kalitatearen Kudeaketa Sistemaren diseinua, analisia eta ezarpena enpresetan.
  • Kalitatearen Kudeaketarako sistemak egokitu: ISO 9001:2008tik ISO 9001;2015ra.

 

Zerbitzua euskaraz zein gaztelaniaz jaso dezakezu. Ikusi fitxa honetan, KALITATEA KUDEATZEKO ZERBITZUAren xehetasunak eta interesik baduzu, deitu edo idatzi IMHra eta galdetu Juanjo Larramendirengatik (943744132 telefonoa edo juanjo[abildua]imh.eus)