Isabel Celaá Sailburuak inauguratu du Lanbide Heziketaren 2011-2012 urte akademiko berria IMHn

2011/10/05 00:00:00 GMT+2
Eusko Jaurlaritzak estreinakoz antolatu du ekitaldia Lanbide Heziketa komunitatearentzat eta Fabrikazio Mekanikoko Erreferentzia Zentru Nazionala den Elgoibarko IMH aukeratu du aurkezpena egiteko.

Bideo-albistea. Informazio Iturria: Irekia - Eusko Jaurlaritza

Urriaren 5ean inauguratu da Lanbide Heziketako 2011-2012 ikasturte berria Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan, Isabel Celaá, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren eskutik. 

Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordeak Carlos Crespo, Zuzendariak MªJose Madariaga, Xabier Ortueta, AFMko Zuzendari orde eta aldi berean IMHko Presidenteak eta Joxean Egaña IMHko Zuzendariak parte  hartu dute.

Gonbidatuen artean, Elgoibarko Alkatea (IMHko patronatuko idazkaria ere), Hezkuntzako Kabinete burua, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluko partaide, lanbide heziketako Ikaslan (publikoa) eta Hetel (pribatua) erakundeetako hainbat ikastetxe, Confebask, ADEGI enpresa elkarte eta enpresa ordezkariak, Debegesa, Tknikako ordezkariak eta IMHko Patronatuko kideak izan dira,  besteen artean.

Xabier Ortuetak,  ongi etorriko hitzaldian Sailburuari adierazi zion IMH, Erreferentzia Zentru Nazionalaren izendapen berria dela eta, honen jardueraz eta edukinez betetetzeko beharra, eta baita gogoratu zuen txandakako eredua egokia dela, ikasi eta lanekin egin zena modukoa, sektore industrialak duten teknikari kualifikatuen beharrei erantzuteko (IMHk 15 urte daramatza txandakatzea edo alternantzia erabiltzen bere Ingeniaritza Eskolan).

Bere aldetik, Sailburuak besteen artean azpimarratu du "Lanbide Heziketa herri markatzat duela, krisitik ateratzeko tresna egokiena dela", "herrialde txikia gara eta, horregatik, atzerrian lehiatu nahi badugu, balio erantsi bat bilatzea besterik ez dugu, beraz, ingelesa eta txinera bezalako hizkuntzak gure lanbide heziketako ikasleen gaitasun futsezkoa izan behar du".

Sailburuaren inaugurazio hitzaldiaren ondoren, Makina Erremintaren Institutuko instalazioak bisitatu ditu eta arreta berezia eskaini dio IMHKo lantegian lanean eta ikasten zeuden ikasle eta irakasleei.

 

Eusko Jaurlaritzaren prentsa-oharra irakurtzeko (www.irekia.euskadi.net)...