Irailetik aurrera programatutako ekintzak

2013/07/29 00:00:00 GMT+2
Oporretik itzultzean enpresa, langile eta langabeentzat abiatuko ditugun jardueren aurrerapena
    • Bigarren sei-hileko ikastaroen programazioa abiatuko da, langile eta langabeentzat.

    • Irailaren 6an Heziketa Zikloen ikasturte akademiko berria hasiko da

IMHko heziketa zikloei buruzko informazioa

Dagoeneko harremanetan jar zaitezkete gurekin ikasleak praktiketan hartzeko edo HEZIBI alternantziako ereduan parte hartzeko.

 

    • Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskolaren promozio berriak irailaren 16an abiatuko ditu eskolak.

Eskolan "PROZESU ETA PRODUKTU BERRIKUNTZAN INGENIARITZA" gradua eskaintzen dugu, txandakako metodologia aplikatuz, non ikasleak bere prestakuntza akademikoa enpresako lanarekin batera uztartzen duen hiru urte eta erdiz.

Hemen enpresa eta ikasleen esperientziak ikus ditzakezu.

Oraindik ere irekia dago epea parte hartu nahi duzuen enpresentzat.

 

    • Hurrengo jardunaldia: "Ikasketa Komunitateak"

IMHren INCRESS-Giza aholkularitza taldeak hainbat enpresa eta erakundeekin egindako lana azalduko du. Lan hauetan, enpresetan ezarritako berrikuntza taldeen eraginkortasunaren balantzea egiteaz gain, ohikoak diren berrikuntza eta hobekuntza taldeetan sor daitezkeen porrotaren aldagaiak murrizten dituzten elementu ezberdinak aurkeztuko dira.