Iraila-abenduko Heziketa Iraunkorreko ikastaroen katalogoa martxan

2004/07/29 23:00:00 GMT+1
2004an heziketa iraunkorra finantzatzeko eredu berria martxan jarri da eta horretarako IMHk enpresei laguntza gehitu nahi die langileen prestakuntzarako eta subentzionatuta dagoen formazioa egin ahal izateko.

IMHk 130 ikastaro jarri ditu martxan udazken-negu honetarako, ondorengo arloetan sailkatuz: diseinua, mantetze eta muntaia, fabrikazioa, metrologia, segurtasun eta higienea, antolaketa industriala, kalitatea, marketing, giza baliabideak, informatika eta elearning. Elearningn ikastaro tekniko berriak eta antolaketa arlokoak gehitu dira.

Eredu berriarekin enpresak berak hartu behar du formazioa finantziatua lortzeko ardura, Gizarte Segurantzarekin formazio kuoten bonifikazioaren bidez. Lana errazteko, IMHk enpresei finantziazioa kudeaketako zerbitzua martxan jarri du, enpresa-talde bezala.

Gainera, enpresetan euskara integratzeko asmoarekin, enpresak dituen beharren arabera eskatzen dituen ikastaroak euskaraz eman ditzake IMHk.

Katalogoa... :diseinua, mantetze eta muntaia, fabrikazioa, metrologia, segurtasun eta higienea, antolaketa industriala, kalitatea, marketing, giza baliabideak eta informatika.