Iraila-abenduko Heziketa Iraunkorreko ikastaroen 2006 katalogoa martxan

2006/07/17 23:00:00 GMT+1
IMHk 2006 urteko 2. seihilabeteko programazioa abiatu du, 150 ikastaro guztira, prestakuntzako eskaintza zabalarekin ondorengo arloetan: Diseinua, Fabrikazioa, Mantenimendu eta Muntaia, Metrologia, Kalitatea, Marketing-a, Giza baliabideak, Industria-antolaketa, Informatika eta Segurtasun eta Higienea, eta baita ikastaro berria eta ikastaroa euskaraz berritasunak. Katalogoa deskargatu (1,89 MB): Katalogoa webean... Izena eman...

IMHn, langileek Euskal Herriko Kualifikazio Profesionalen Sisteman oinarritutako Katalogo Modularreko ikastaroak eskuragarri izaten jarraitzen dute. Ikastaro hauen bitartez langileek ezagutzak eta gaitasunak lortu ditzakete eta baita Lanbide Gaitasuna Egiaztatzeko Egituran sartu ere dagokien kualifikazio profesionala eta Titulu Ofiziala lortzeko.

Programazio berri hau finantzatzeko dirulaguntzak eskatuko dira: alde batetik Hobetuzera Katalogo Modularreko (CM) ikastaroentzat eta beste alde batetik FTFE eta EGIF-era Kontratu Programako (CP) ikastaroentzat (Metaleko langileentzako bakarrik). Enpresek, ordea, Gizarte Segurantzaren kotizazioan bonifikatzeko sistema erabil dezakete, bai indibidualki, baita IMHk sortutako Enpresen Elkartearen bitartez ere.

Ikastaroak euskaraz / eskaripeko ikastaroak

Programatuta dauden ikastaro eskaintza zabalaren artean udazken honetarako euskaraz emateko hiru prestatu dira: CNC Fagor fresatzeko makina, CNC Fagor tornua eta CNC Heidenhein fresatzeko makina. Katalogoko ikastaroez gain, IMHk eskaripeko formazioa eskaintzen die enpresei, behar, helburu eta estrategiara egokitzen dena, enpresan bertan sortzen diren arazoak konpontzeko modurik eraginkorrena, alegia. Hauetako prestakuntzaren edukiak, ordutegia eta hizkuntza (euskaraz ere ikas daiteke) beharren arabera moldatzen dira eta klaseak gure instalazioetan edota enpresan bertan emateko aukera ere badago.

Espezializazio ikastaroak

Bestalde, eta lehen seihilekoan izan duten harrera ona dela eta, IMHk baditu jadanik diseinatuta espezializazio ikastaroak, esaterako "ekoizpen zuzendaritza ikastaro aurreratua" eta "CAD-CAM Unigraphics". Formazio lerro berri honetan ikastaro ezberdinak proposatzen dira bai enpresa eta langileei, organizazioetan garapen eta projekzio handiko arloetan espezializatzeko eta gaietan sakontzeko.

Lanerako prestakuntza.

Langabezian dauden langileentzat, IMHk, Eusko Jaurlaritza eta INEM bezalako erakundeekin elkarlanean, lan-merkaturatzeko ikastaroak abiatzen ditu. Langile hauek Lan Poltsan sartzeko aukera dute ikasketak amaitu ondoren. Formazio mota hau ere erabiltzen dute enpresek etorkizuneko langileak bereganatzeko, honela ikastaroa diseinatzen da enpresak behar duen profil profesionalaren arabera.

Incress

Beti bezala, Incress, giza baliabideen gaitasunen kudeaketan oinarrituta aholkularitza egiten du, eta enpresa txiki eta ertainei laguntza ematen die hainbat zerbitzu bidez: pertsonen motibazio eta parte-hartzearen diagnostikoa, pertsonek berrikuntzan duten parte –hartzearen diagnostikoa, gaitasunetan oinarritutako kudeaketa sistema baten ezarketa, eta abar.

Zerbitzu Teknikoa

Azkenik, IMHk zerbitzu teknikoa eskaintzen du, esperientzia berme duela, besteak beste Ekoizte-prozesuen prestakuntza eta eskuliburuak egiten, M-Eren bezero, fabrikatzaile eta/edo banatzaileentzako prestakuntza emanaz, prozesu industrialetan didaktifikazioa eta manualizazioa multimedia formatuan eginaz.

Informazio gehiago...