Innovalia Metrology eta IMHren elkarlana neurketa eremuan

2020/02/20 19:15:00 GMT+2
Innovalia Metrology-k M3 Hybrid teknologia berria aurkeztu du IMHrekin elkarlanean.
  • Innovalia Metrology, Innovalia Taldeko metrologia unitateak M3 Hybrid neurtzeko teknologia aurkeztu du Elgoibarko IMHn, bi erakundeek elkarrekin antolatutako jardunaldian.
  • Innovaliarekin dugun elkarlanari esker IMHn M3 Hybride teknologiari buruzko prestakuntza gehitu ahal izango dugu metrologia ikastaroen arloan hurrengo programazioetan.

Jardunaldian M3 Hybride-n inguruko prestakuntza saioa egin dugu bertaratu diren sektoreko profesionalentzat. M3 Hybride, Metrologiako soluzio osoa ematen du, OptiScan eta M3Software konbinazioari esker Metrologia Digitala ere kontuan hartzen baitu. CMM Spark batean denbora errealean egindako demo bati esker, Innovalia Metrologyk M3Hybrid Metrologia Digitalaren irtenbide gisa katalogatzeko aukera ematen duen teknologia eta know-how-a partekatu ditu bertaratutakoekin.

Prestakuntzaren aldeko etengabeko apustu horrekin, talentuan, ezagutzan eta industria prestatuago, digitalago eta autonomoago baterantz jarraituko dugu.

M3 Hybrid teknologiari buruz

M3 Hybrid  urteetako esperientziaren eta berrikuntzaren emaitza da, eta neurketa-prozesua sinplifikatzeko aukera ere bada, m3 Software delakoari esker. Software hori datuak modu berezian eskuratu eta prozesatzeko sortu zen, eta Opti-scan sistemara ezin hobeto egokitzeari esker, gure piezen kopia digitalak egin ditzakegu, behin eta berriz edozein lekutan edo unetan neurtu ahal izateko, eta, horrela, metrologia digitalaz hitz egin dezakegu eta zero fabrikazioaren kontzeptura hurbildu gaitezke. Innovalia Metrologyren Opti-scan sentsore optikoak hobekuntza handiak eskaintzen ditu zehaztasunean eta neurketa-denboraren optimizazioan, eta ziklo-denbora nabarmen hobetzen da.