INMEKA: Trebatu eta lortu lana mekanizazio sektorean

2025/07/17 13:23:00 GMT+2
INMEKA proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako "ElkarEKIN Lanean 2025-2026" programaren laguntzarekin antolatu da.

Mekanizazioan trebatu nahi duzu, etorkizuna duen sektore batean? Hasi zure bidea INMEKArekin!

IMH Campusen INMEKA proiektua (INtegrazio ibilbidea MEKAnizatuaren bidez) abian jarri dugu, industria-sektorean kalitatezko enplegua lortzen laguntzen duen prestakuntza- eta gizarteratze- eta laneratze-proiektua.

Norentzat da?

Prestakuntza tekniko baten bidez enplegagarritasuna hobetu nahi duten DEBABARRENEKO langabeentzat. Lehentasuna izango dute:
• Bazterketa-arriskuan dauden gazteak.
• Oinarrizko titulaziorik (DBH) ez duten eta lan-mundura itzuli nahi duten helduak.
• Urtebete baino lehen beren egoera erregularizatzeko aukera duten migratzaileak.

Zertan datza?

INMEKA Elgoibarko HHEko (EPA) prestakuntza-fase batekin hasiko da. Bertan, gaztelania eta matematikako eskolak emango dira, mekanizazio-ziurtagirira sartzeko proba gainditu ahal izateko.

Sarbide-proba gainditu ondoren, IMH Campusen Txirbil-harroketa bidezko Mekanizazioko Profesionaltasun Ziurtagiria (FMEH0109) egin ahal izango duzu, honela lan egiteko gaitzen zaituena:

• Makina-erremintako operadorea (tornuak, fresatzeko makinak...).
• Makineria industrialaren prestatzailea/doitzailea.

INMEKA programaren barruan sartzen dira:

  • Orientazio, laguntza eta tutoretza pertsonalizatua prozesu osoan zehar.
  • Mekanizazioko prestakuntza teknikoa, irakasle adituekin eta lehen mailako ekipamenduarekin.
  • Amaieran kontratatzeko aukera duten sektoreko enpresetan praktika profesionalak egitea.


Tokia: IMH Campus, Elgoibar. (Hasierako prestakuntza Elgoibarko HHEn)

Hasiera: 2025eko iraila

Plaza mugatuak: 15

Informazioa eta izen ematea: IMH Campus, Nora Ramón, 943748270.