Ingeniaritzako ikasleen Katapulta Txapelketa YML Eguna

2025/05/28 11:30:00 GMT+2

🚀 Katapulta Txapelketa Eguna IMH Campusen!

YML Network proiektuaren baitan eta YMLBasque City Hub-ekin lankidetzan, Berrikuntza Ingeniaritzako lehen mailako ikasleek ospatu dute beren lehen Dual Prestakuntza Fasearen amaiera, katapulta erronka praktiko batekin.

Batxilergotik zuzenean ingeniaritzan hasi diren ikasleek Ingeniaritza Dualaren Eskolan burutu dute lehen fasea, eta erronka zirraragarria izan dute: katapulta funtzional bat diseinatu eta eraikitzea.

Otsailetik maiatzera prozesu osoa egin dute: oinarrizko ezagutza teknikoak ikasi, taldeka prototipatua landu, diseinatu, programatu, fabrikatu eta probatu. Maiatzaren amaierako azken txapelketan, hainbat alderdi tekniko hartu ziren kontuan, hala nola muntaketa denbora eta jaurtiketaren zehaztasuna.

Txapeleketaren Eguna amaitzeko, fase Dualen parte hartu izan duten ikasle eta irakasleek elkarrekin mokadutxoa partekatu zuten-

🎉 Zorionak parte-hartzaile guztiei egindako lan bikainagatik!

🌱 Young Manufacturing Leaders-en harrobia sendo dator!

👉 Batu #youngmanufacturingleaders-era!