Ingeniaritzako 1. mailako ikasleen Posizionamendu Txostena

2008/04/10 00:00:00 GMT+2
Ikasleak aldi berean langile direnez enpresa ezagutzeko integrazio prozesua egiten dute lehen urtean.

2007-2008 ikasturtean IMH Ingeniaritza Eskolan ikasten hasi diren ikasleek lanean diharduten enpresaren aurkezpen-txostena aurkeztu zuten martxoaren amaieran. Ekintza hau 1. mailako ikasturtearen lehen sei-hilekoan egiten da, ikasleak kontratatua izan den enpresa barrutik ezagutu eta integratzeko helburuarekin. Horretarako, txostenean enpresaren izaera, prozesuak, fluxuak, produktuak eta bezeroak deskribatu behar dituzte, azterketa orokorra eginez.

Bigarren seihilekoan txosten teknikoa aurkeztu beharko dute, enpresan lanean ari diren produktu edo prozesuaren deskribapen tekniko zehatzarekin. Ikaslea enpresako langile bezala integratzeko bigarren fasea izango da hau.