Ingeniaritza Gradu Dualaren amaiera ekitaldia: Zorionak eta nahi duzuen arte!

2019/01/31 01:00:00 GMT+2
Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Gradu Dualaren 2015-16, 2016-17 eta 2017-18 promozioetako diploma banaketa ekitaldia ospatu dugu. Ikusi hemen argazkiak.

Klikatu argazkian argazki guztiak ikusteko...

(Hiru promozioen lehen urteko talde argazkia ere igo dugu, ikasle ohietako baten eskaerari erantzunez)

Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Gradu Dualaren 2015-16, 2016-17 eta 2017-18 promozioetako ikasleak bildu dira gaur, 2019ko urtarrilaren 31an IMHn Gradu amaiera ospatzeko, UPV/EHUra atxikitutako lehen hiru promozioak alegia.

Erakundeen izenean ekitaldian parte hartu dute Ane Beitia Elgoibarko Alkateak, Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordeak, Miren Artaraz Eusko Jaurlaritzako Unibertsitateetako zuzendariak, Garikoitz Agote GIpuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenerako Zuzendariak eta Ixaka Egurbide, IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako Zuzendariak.

Erakundeen ordezkarien hitzak entzun ondoren, agiriak jaso dituzte ikasleek eta guztien izenean Amaia Decastro ikasle ohiak bere hitzak eskaini ditu, gogoan izanik dagoeneko gure artean ez dauden kideak.

Ikasleekin batera familia, lagun, Dualeko enpresa kideak, eta IMHko tutore, irakasle eta lankideak izan dira ekitaldian.

Ekitaldia amaitzeko Euskal artista ezagunak diren Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarenak, musika saio bikaina eskaini digute.

 

Zorionak denoi, eskerrik asko zuen parte hartzeagatik, eta nahi duzuen arte!